Jabier Muguruza Webgunea
Sarrera Kontzertuak Berriak Biografia Diskografia Liburuak Prentsa Argazkiak                     Castellano

Taxirik Ez Hitzak


1 Problemak

(José Luis Padrón)

Problema da bizitza problema dela,
negarrez dator honera etortzen dena.
Problema da heriotza problema dela,
zintzo frogatzen dute hor daudenak.

Problema da mundua problema dela,
hemendik ateratzea da hoberena.
Problema da bakea problema dela,
denek egingo dizute aurkako gerra.

Hala gertatzen da gu bion artean,
konponbidearen poza dela onena.
Zer nahi duzu ba nik esatea:
No problem kanta ez da nirea!

Problema ekonomia problema dela,
aski da azal gogorra izatea.
Problema da erlijioa problema dela,
bestela ere zaila egiten da sinestea.

Problema da denbora problema dela,
dena urre edo dena hauts izango zera.
Problema maitasuna problema dela,
bihotzez sartzen gara, gainera.

Hala gertatzen da gu bion artean,
konponbidearen poza dela onena.
Zer nahi duzu ba nik esatea:
No problem kanta ez da nirea!

Problema da egia problema dela,
ez dakit zertaz ari zaren, benetan.
Problema da beldurra problema dela,
zer egin behar duzu gaur gauean?

Problema da bizitza problema dela,
zergatik ote alferrik da galdetzea.
Problema da heriotza problema dela,
baina nora joango gara, ordea?

Hala gertatzen da gu bion artean,
konponbidearen poza dela onena.
Zer nahi duzu ba nik esatea:
No problem kanta ez da nirea!

2 Etxera bai, etxera ez
(Harkaitz Cano)

Taxirik ez taxi geltokietan,
umeak, euria katiusketan,
jendea makur antzean dabil
eskuak sakeletan.

Eleonora kabinan dago
Ekuadorrekin hizketan;
estu antxean kiribiltzen du
ile-xerloa hatzetan.

Albiste onak eman nahi ditu
egiaz, erdi gezurretan…
ozeanoa kulunkatzen zaio
telefono adarretan.

Taxirik ez taxi geltokietan,
umeak, euria katiusketan…

Argia inguruko leihoetan
esperantza du sartu dituen
azken hogei xentimoetan:
“ama, jendeak ez du hemen guk bezala dantzatzen
ez naiz senarrarekin ondo moldatzen
ez zait bidaltzeko dirudik geratzen
ama, zahartzen ari naiz baina zu
ez zaitut ikusten zahartzen…”

Taxirik ez taxi geltokietan,
umeak, euria katiusketan…

Eleonorak eseki ditu
telefonoa eta Ekuador, penetan.
Aterkirik gabe “etxera” oinez
doa pauso ttipietan,
eta halere ez da helduko
etxera gaur sekuletan.

Taxirik ez da taxi geltokietan,
umeak, euria katiusketan…

 
3 Ezjakintasunak
(Gerardo Markuleta)

Ez dut sekula ondo jakin
ezagun berri bat agurtzen noiz hasi.
Zehatz ez dut inoiz jakiten
nori agur esan buru keinu batez,
nori esku biak berokitik kanpo,
noiz eskua eman, noiz besarkada bat,
nori egin –gura barik– ez ikusi.

Noiz hurbildu, noiz urrundu,
noraino hartu eta eman.
Nor atxiki, nor atzendu,
norekin jardun arraunean.

Behin ere ez dut asmatzen
noiz masaila eman, noiz ezker eskua,
noiz ezpain mutturra; ez noiz behar duten
bi izan musuak, noiz hiru, edo bat.
Ez dut sekula ondo jakin
noiz hurbildu, noiz urrundu, noiz gelditu
ezagun berria ezagutu guran.

Noiz hurbildu, noiz urrundu,
noraino hartu eta eman.
Nor atxiki, nor atzendu,
norekin jardun arraunean.

Zehatz ez dut inoiz jakiten
izen berriren bat agendan noiz sartu.
izen bat noiz pasa agenda hiletik
agenda berrira, eta noiz ez. Eta
agendetatik noiz, falta dela edo
sobera delako, behin betiko kendu.

 
4 Clementine
(Bernardo Atxaga)

Laurogei edo laurogeita bost urteko andreak
Cowboy sonbreiru gorriekin janzten hasi zirenetik,
Heriotzak makalagoa dirudi, Oh my darling
Oh my darling, Oh my darling Clementine*!

Eta sonbreiru gorriarekin alkandora gorri bat
zilarrezko botoiekin, eta txaleko estu-estua
lore estanpatu handiekin, Oh my darling
Oh my darling, Oh my darling Clementine!

Eta bota takoi luzeak, eta cowboy galtzak
Eta gerrikoa sendo, Colt berrogeita bostari
ondo eusteko egoki, Oh my darling
Oh my darling, Oh my darling Clementine!

Eta begiak urdinak eta ilea zuri, eta zaldia
atarian, edo agian ez, eta saloon barruan musika,
eta sonbreiru gorria airean gora, Oh my darling
Oh my darling, Oh my darling Clementine!

Eta heriotza gordeta biolinistaren atzean,
eta zu dantzan zure bota takoi-luzeekin
norbaiti agur egiten eskuaz, oh my darling
Oh my darling, Oh my darling Clementine.

Eta segaren punta biolinaren gainetik ageri,
beheraka dator sonbreiru gorria, hala dirudi,
eta pieza hau bukatzera doa, Oh my darling
Oh my darling, Oh my darling Clementine!

Azkarra da heriotza bere sega erabiltzen,
baina azkarragoa zu pistola ateratzen,
eta dueloa irabazi egin duzu, Oh my darling
Oh my darling, Oh my darling Clementine!

Biolinista kantatzen hasi da, Oh my darling,
Oh my darling, Oh my darling Clementine,
baina zu eseri egin zara zure sonbreiru gorriarekin
nekatu xamarra zaudelako, Oh my darling Clementine!

Heriotza ihesi doa saloonaren atzeko atetik,
esan ohi den bezala hautsa du gaurkoan irentsi,
eta dena zuri eskerrak, Oh my darling
Oh my darling, Oh my darling Clementine!

 
5 Arbola zaharra bezala
(Iñaki Irazu)

Hazi egin nauzu
Zure besarkadan,
Aitortu zaion
Lurbera epelean
Arbola zaharra bezala

Ertzean gora jarria,
Zor zitzaion
Euri berria
Aitortu zaion
Arbola zaharra bezala

Gelditzeko egin
Zure besarkadan
Abian jartzeko
Beharrik ez duen
Arbola zaharra bezala

Egunen bidean
Ertzean gora jarria
Euri berria
Aitortu egin zaion
Arbola zaharra bezala

 
6 Koadrilako isilena
(Iban Zaldua)

Koadrilako isilena zen, isilena.
Nahiz eta, egia esan, koadrilan denok garen isilak
Elkarri besarkadarik ematen ez diogun horietakoak
Zeharo mozkortuta ez bagaude behintzat

Koadrilako isilena zen, isilena.
Eta ez zuen, besteok bezala, futbolaz hitz egiten
Garai batean politikaz aritzen ginen eztabaidan
Baina aspaldi da ohitura hori galdu genuela

Koadrilako isilena zen, isilena.
Baina ez dakigu tabernetan ibiltzea maite ote zuen
Uste dugu baietz, halaxe izan behar zuela derrigor
Ezin delako, zaratagatik, asko hitz egin

Koadrilako isilena zen, isilena.
Eta, gainontzekooi bezala, mendia gustatzen zitzaion
Igoeraren nekeak ez du solaserako tarterik uzten
Eta paisaiaz aritzea lasaigarria da oso

Koadrilako isilena zen, isilena.
Eta soberako hitzik gabe prestatu zuen, beti bezala,
Picos de Europara egin behar genuen irteera
Baina egun hartan ez zen hitzordura agertu

Koadrilako isilena zen, isilena.
Eta eskutitz bat utzi zuen atzean, bi lerro soilik:
“Banoa, ez naiz sekula itzuliko hiri honetara
Banoa, ez saiatu ni bilatzen”

Koadrilako isilena zen, isilena.
Kontu korrontetik zortziehun euro hartuta joan zen
Ez zuen pistarik utzi atzean, ezta ñimiñoena ere
Existitu izan ez balitz bezala desagertu zen

Koadrilako isilena zen, isilena.
Eta poliziak esan zigunean ezin zela ezer egin
Ohartu ginen zein gutxi ezagutzen genuen, zinez
Zein gutxi ezagutzen dugun elkar

Orain neu naiz koadrilako isilena
Nahiz eta, egia esan, koadrilan denok garen isilak

 
7 Partehartzea
(Harkaitz Cano)

Zatoz gurekin esanagatik
bota ninduten korutik,
dantza taldean hasiagatik
ez nuen iraun lar zutik;
sindikatuan nire postura
ordaindu nuen larrutik:
ezkaratzeko bileratara
justu justuan, geroztik.

Beltza, beltza, aukeratu auto beltza…
Edozein kolore aukera dezakezu, baldin eta
baldin bada: beltza!

Propagandaren maisu handia
izan zen, ustez, Henry Ford:
“Zuk parte hartu, zuk aukeratu
ez diguzu-ta ezer zor…
Ford-en autoa izatekotan
kolore bat zein beste, bost”.
Erosle asko zapuztu ziren
–ez mapa eta ez altxor–
kotxe guztiak beltzak zirela
ikustean sor eta lor…

Beltza, beltza, aukeratu auto beltza…
Edozein kolore aukera dezakezu, baldin eta
baldin bada: beltza!

Alderdi eta elkarteetan
biltzen ginen gu taldean:
saiatu nintzen hatza altxatzen
aportatuz gatz alea,
baina egitura eta sistema
oro zitzaidan balea…
Eta ez naizenez sekula izan
arpoia sartzen trebea,
James Dean gabardinaduna legez
bakarti nabil kalean.

Beltza, beltza, aukeratu auto beltza…
Edozein kolore aukera dezakezu, baldin eta
baldin bada: beltza!

((Estribillo alternatiboa:
Parte hartu, interesatzen zaigu:
zure iritzia jakin nahi dugu…
Gure iritzi berbera bada, gogoz txalotuko zaitugu.))

 
8 Hutsartean
(Iñaki Irazu)

Astegunen buruan
altxorra dago zain:
hutsarte ederra
edo zeuk, lagun,
jakingo duzu zer

Loa, jatorrago
jeiki beranduago,
buruz garbiago
edo zeuk, lagun,
jakingo duzu zer

Hutsarte ederra
goizetik gauera,
isiltasun handia,
edo zeuk, lagun,
jakinen duzu zer

Zein ederki gauden
inorako larririk
ez gaituela jotzen
edo zeuk, lagun,
jakingo duzu zer

Harat-honatean
galdua genuen
sakontasun bat
edo zeuk, lagun,
jakinen duzu zer

Ondo gosaldurik
kalea dago zain
bideak erne, noranahi
edo zeuk, lagun,
jakinen duzu zer.

10 Tan petita
(Maria-Mercè Marçal)

Tan petita i ja saps com és d’alta
la paret que no es deixa saltar!

I jo voldria prou fer-te esqueneta.

Qui és que m’omple les mans de maons?
Qui em fa dir-te les serps de l’altra banda?

Qui fa que engalzi vidres a la tàpia?
-Tu, lladre de la teva llibertat?

Tan petita i ja saps com és d’alta
la paret que no et deixo saltar!