Jabier Muguruza Webgunea
Sarrera Kontzertuak Berriak Biografia Diskografia Liburuak Prentsa Argazkiak                     Castellano
Picture

Hilen logika ezkutua
Arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak.

Urtea: 2.014
Argitaletxea: Erein
​Saila: Narratiba

Encuentros con alma
Son auténticos encuentros. No una serie de preguntas y respuestas hechas deprisa y corriendo, sino algo parecido a una sencilla ceremonia que se inicia con una comida relajada en un lugar tranquilo, y continúa con una charla sin urgencias.

Año: 2.011
Editorial: Alberdania

Jon eta zaldiak
Gau hartan leher eginda oheratu zen Jon. Egun gogorra izan zuen, benetan: eskolatik atera eta, Ainhoaren urtebetetzea zenez, merienda izan zuen haren etxean, eskolako beste hainbat lagunekin batera. Eta horrek, esan beharrik ez dago, asko nekatzen du, alajaina.

Urtea: 2009
Marrazkilaria: Mari Mar Agirre
Argitaletxea: Erein
Saila: Mandolina

Amapola oporretan
Ipuin honen protagonistak Amapola du izena. Amapola, zazpi urteko neskato bat da, beltzarana eta argia. Dagoeneko bost urte dira bere aitarekin bakarrik bizi dela. Aitak, normalean, ez du astirik izaten alabarekin egoteko. Egun batean, hala ere, sorpresa handia eman dio neskatoari.

Urtea: 2005
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Erein
Saila: Sasi guztien gainetik

Asteburu bat tren zaharrean
Gauza jakina da jendea leku desberdinetan bizi dela. Jende guztia ez da ez modu berean ez leku berean bizi. Oso normala da adibidez pertsonak pisu batean bizitzea. Kalean ere, ez pentsa, bada kalean bizi denik, baina... ez nahita, gehienetan. Normalean, kalean bizitzea beste erremediorik ez dute izaten horiek.

Urtea: 2004
Marrazkilaria: Manu Ortega
Argitaletxea: Erein
Saila: Mandolina

Zubi Misteriotsuan
Ingurumenarekiko kezka azaltzen duten ipuin sail berri bat da. 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzako zuzendutakoa.

Urtea: 2001
Marrazkilaria: Manu Ortega
Argitaletxea: Erein
Saila: Sasi guztien gainetik

Sebas leihotik begira
Bakarrik geratu zenean, pauso mantsoak eginez logelara itzuli, leihotik begira jarri, eta bere gurasoez gogoratu zen, bere amaz lehenik, eta aitaz gero. Larriturik bere bila ibiliko zirela otu zitzaion, eta ordurako kezkatuta, oso kezkatuta izango zirela. Gero aitonaz oroitu zen, eta eskolako kideez. Ione neskamea ere etorri zitzaion gogora: a zer sustoa hartuko zuen desagertzeaz jabetzean. “Negarrez hasi zen orduan mutiko bakartia, intzirika, eta malko ugari haien artean abandono sentsazioak bihotza zulatzen ziola sentitu zuen”. Neskamearekin egunak aspertuta pasatzen ditu Sebasek. Mutilaren bizi-gogoak irudimenezko abenturetan murgiltzen du.

Urtea: 2001
Marrazkilaria: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Erein
Saila: Igelio Igela

Laura kanpoan da
Honako hau Jabier Muguruzaren helduentzako bigarren liburua da. Bizitza pusketak (1996) haren jarraipen gisa ere har daiteke liburua. Izan ere, oraingoan ere, bi narraziotan banatutako bizitza pusketa bana baitugu kontagai: Laura kanpoan da eta Mont-de-Marsan. Rock kontzertu baten inguruan harilkatzen da lehenengo narrazio luzea. Bertan Markosen nortasun eta sentsibilitatearen bueltan eraikitako narrazioa da: anaia rockero ospetsu eta liderrarenganako harremanak direla edo Laura emaztearenganakoak direla. Bi mundu Markos ezkonduaren eta rock erradikalaren artekoak. Bigarren narrazioan iparraldeko bar batera lan bila doan pianojolearen peripeziak kontatzen zaizkigu.


Urtea: 1999
Diseinoa: Islada eta Iturri
Argitaletxea: Erein
Saila: Narratiba

Bizitza pusketak
Bizitza pusketak (1996), oso harrera ona izan zuen ipuin laburren bilduma. “Gasteizen parean, errepidearen ertzean lerrokatzen diren farolen argitara gertatu da agerpena: txupa eta galtza beltzez jantzitako neska bat da, euritako gorri baten azpian auto-stopean ari dena. Urte asko dira inor jaso gabe, baina instintiboki frenua zapaldu du, leunki lehenbiziko ukituan eta gogor jarraian, neskagandik bi metrora zegoen putzutik bete-betean pasaz eta ondorioz neskaren larruzko galtzak busti-busti eginda utziz”.

Urtea: 1996
Diseinua eta ilustrazioak: Islada
Argitaletxea: Erein

Gabon Guanito
Juanito Galvez ohean dago bi hilabete eta erdian. Berak ere ez daki zer gertatzen zaion, baina ez du ezertarako gogorik, ezta telebista ikusi edo lagunekin jolasteko ere. Horrela pasatzen ditu egunak eta gauak, joanda bezala, lozorro arin batean. Gau batez, ordea, lagun bitxi baten bisita izango du. Lagun hori gauero hasiko zaio bisitan etortzen, eta Juanito bere gogorik ezaren arrazoiak aurkitzen hasiko da.

Urtea: 1995
Marrazkilaria: Iñigo Muguruza
Argitaletxea: Erein
Saila: Igelio Igela

Sei lagun, sei sekretu
Orain arte niregana jo duzue gertatzen zitzaizuena kontatzeko, eta nik, jakina, asko eskertu izan dut niga jarri duzuen konfiantza hori, baina pentsatzen egon naiz eta zera proposatu nahi nizuen: sekretuak, orain arte bezala, birenak izan beharrean seirenak bihurtzen baditugu, askoz sekretu handiagoak izango dira dudarik gabe.

Urtea: 1994
Marrazkilaria: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Erein
Saila: Igelio Igela