Jabier Muguruza Webgunea
Sarrera Kontzertuak Berriak Biografia Diskografia Liburuak Prentsa Argazkiak                     Castellano

Fiordoan Hitzak

1. FIORDOA UDABERRIAN

Ene kanoan nindoan,
Itsasoan nindoan,
Arraunka nindoan lehunkiro
Ammassivik fiordoan.
Izotza zegoen uretan
Eta arraintxo bat ere bai
Bere burua alde batetik bestera
Mogitzen, baina berak
Ez ninduen arraunka ikusi.
Batbatean buztana eraginik
Desagertu zen,
Uretan murgildu zen,
Baina ez nigatik.
Urazalean buru handi bat,
Foka handi bat iletsua,
Buru erraldoi bat, bi begi,
eta bibote,
Dirdiratsua eta ura zeriola
Astiro astiro hurbildu zitzaidan
Foka hura.
Zergatik ez nion arpoia jaurti?
Gupidatu egin nintzen?
Egunagatik ote,
udaberriko egunagatik,
Foka hura eguzkitan
Jolasten zelako ni bezala?

Anonimo eskimala.
Musika: Jabier Muguruza.

2. IRITZIAK EURIAZ

Hasiera batean,
ehun urterako
laurogeitamar
falta zitzaizkidan
eta euria euria zen
eta ez besterik;
Iritzirik euriaz?
Batere ez neukan
Tantoari tantoa
jarraitzen zitzaion
bideak lokatzez
betetzen ziren
eskola urrun zegoen
baina, zer axola?

Ehun urterako
laurogeiren bat
falta zitzaizkidan
garaia iritsi eta
neska bat jarri zen
nire aterkiaren
babes urrian
Oi euri maitea,
pentsatu nuen
nolako laguntza
ematen diozun
Cupido ttikiari
jarrai, jarrai arren
ez etsi, oi euri.

Ehun urterako
hirurogei edo
falta zaizkidan
une honetan
euria ez da jada
euria bakarrik
baizik eguraldi
txarraren mutur
edo alderdi bat;
kritika zorrotz bat
bidaliko nuke
laino goibeletara
baina euriak, ai
ez dit entzun nahi.

Hitzak: Bernardo Atxaga.
Musika: Jabier Muguruza.

3. NIK EZ DIOT BARRERIK EGITEN

Nik ez diot barrerik egiten
herrian inor ez denari.
Ekin eta ekin,
zer edo zer lortu nahian
zoritxarrak baztertzen duenari.
Nik ez diot barrerik egiten
mehatzean, fundizioan,
zurginolan
seme-alabentzat
lanean ari denari.
Txina, Afrika edo Galiziatik
etorritakoari.
Gerrate guztiak galdu dituen
errugabeari.
Gogorkeriak birrindu,
eta lurperatu duenari.
Nik ez diot barrerik egiten
inork benetan
hartzen ez duenari,
mostradore aurrean
isilean eta arrastaka
ezkutatzen denari,
beharrak torturatuari,
barrena hustu zaion
beste preso bati.
Nik ez diot barre egiten
adiskide berrien falta
nabaritzen duenari,
iltze-zapatekin ostikatu
dutenari,
ilunetik irten
eta ilunera itzultzen denari,
kalekantoian bakarrik ahozpez etzanda dagoenari,
nik ez diot barre egiten
berriro esnatu nahi ez duenari.

Hitzak: Jose Luis Padron.
Musika: Jabier Muguruza.

 
4. A VECES

A veces, cuando la noche
me aprisiona,
suelo sentarme frente a una cabina,
y contemplo las bocas
que hablan,
para lejanos oídos.
Y cuando el hielo de la soledad,
me ha desvenado,
los barrenderos moros
canturrean tristemente,
y las estrellas ocupan su lugar,
Yo acaricio el teléfono
y le susurro sin usar monedas.

Hitzak: Félix Francisco Casanova.
Musika: Jabier Muguruza.

5. PANTERA EMEA

Andere horrek bere burua
panteratzat dik
eta batzutan
larrua jotzen ari garenean
marmarka eta txuka hasten duk
eta ilea aurpegira jausten zaiok
eta kirruen artetik begira
bere letaginak erakusten dizkik
baina nik musua eman eta larrutan jarraitzen diat.
Eman diok inoiz
musua panterari?
ikusi duk inoiz pantera emea
amodioz gozatzen?
ez dakik amodioa zer den, amigo,
heure errubia tindatuekin
heure urtxintxa eta ardiekin.
Panterarekin oheratu eta
harrezkero ez huke desiratuko
ez urtxintxarik, ez ardirik,
ez azeririk, ez elefanterik,
deus ere ez salbu
eta pantera emea
pantera emea heure logelan barrena paseatzen
pantera emea heure ariman barrena paseatzen.

Bukowskiren poeman oinarritua.
Musika: Jabier Muguruza.

6. LAGUN BATEK ESAN DIT

Lagun batek esan dit
lanik ez duenez
etxean ez dutela
aintzat hartzen.
Neska lagunak ere
begia lehen bezala
argitzen ez ote dion
hasia dela kezkatzen.
Arazoak dituela
ibiltzeko adiskideekin
ordaintzea egokitzean
ez dakiela zer egin.
Zakurrak berak ere
agurra diola urritu
etxera heldu eta
altxatu gabe segitu.
Kalera atera eta
aterkia bazaio ahazten
hutsik gabe euriak
atzetik duela jotzen.
Betiko kale zaharra
atzean ezin ahaztu
noranahi eginda ere
egiten dio jarraitu.

Hitzak: Iñaki Irazu.
Musika: Txema Garcés.

7. GAUA, HOTZA, NEGUA

Esnatu eta
tren huts batean nago.
Jomugara aspaldi iritsia,
bagoi luzea jendez hustu da.
Ilunak hoztu egin du
kristalen kolorea.
Geltokian ere inor ez,
bakardadearen estuasunetik ihesi denak.
Ahuldua, ezer egiteko
kemenik gabe,
ikara sentitzen dut,
tristurak itotzen nau.
Nola iritsi naiz
izarren distira izoztuaren pean
hedatu den
desanparo gordin honetara?
Nola barneratu zait
txakur basatien
izu deslaia
bihotz zuloraino?
Tren huts batean sentitzen naiz, maite,
esnatu eta ondoan
ez zauzkadanean.

Hitzak: Pako Aristi.
Musika: Jabier Muguruza.

8. HILTZAILE ZURIA

Telebista aurrean
hitz ederrean
korbata jantzita
bizarra txukun
eta trajea
ondo lisatuta,
hiltzaileak
ez du ematen
hain hiltzaile.

Inor hiltzekotan
esku-zakar
etzaitezela ibil:
xaboia erosita
ondo garbitu
eta findu
esku zuriaren ekintzak
hain beltza
ez du ematen eta.

Telebista aurrean
hitz ederrean
gure gizonaren
ihardunaldian
arreta handiz
aditzen diote,
unea emanez
aintzat hartuz
agurtzen dute
Izan ere lagun
ikusiko duzu
itxurak gordez
hortzak garbituz
ele zuriz
egoki hornituz
egindako krimenak
nola ez duen
hain krimen ematen
Eta hiltzaileak hemen
ez du ematen
hain hiltzaile
korbata jantzita
bizarra txukun
eta trajea
hitz ederrean
telebista aurrean.

Hitzak: Iñaki Irazu.
Musika: Jabier Muguruza.

9. EUSKADI, JENDE GUTXI

Euskadi
jende gutxi
eta denok
erdi-lehengusu
arraza hau
behar da nahastu

Euskadi
toki gutxi
eta elkarri
egiten enbarazu
hau marka!
hemen galtzerik ez da

Euskadi
jende gutxi
baina denok ere
ondo zaratatsu
eskas gosaldu arren
ozen hitz egiten

Euskadi
zenbat bazkari
afari askari
hau lana!
sabela betetzen
ezertarako astirik ez

Ama Lur
Ama Birjina
Goizeko Izarra
Aberri Zaharra
potaje ederra
alde egin beharra.

Hitzak: Iñaki Irazu.
Musika: Jabier Muguruza.

10. NIÑO

Niño, bakarrik haiz kalean
Niño, gora eta behera hirian
Kubotapa makilaz jotzen
Bandako buru bere desfilean
Burua zeruan
eta oinak ia hondartzan
Niño 5.000 Km.ra
Niño, la familia zain zegok
Sunset Boulevard aldean
Burni heziari soinu jotzen
Etxea gogoan
kotxe baten gainean
Niño, egun batean guztiek
Niño, deituko dizute El Rey
Niño de la playa y de la ciudad
Niño de las calles y la verdad
El ritmo de tu pueblo
se siente aquí
Al canto de la tierra
que vive en ti
Niño, egun batean hiri hau
Niño, heurea izanen duk.

“Cántamé mis canciones” fonogramatik Jackson Browne / Jabier Muguruza.

10. AMATXI PIRATA

Amatxi pirata
lastozko sonbreroz
Hendaiako hondartzan
Ondoan dabiltzan
umeen antzera
ertzean plisti-plasta
Amatxi pottoka
zerbait izkutatuz
min zaharra gogoan
Eta Europan barrena
leku izenak aldatuz
biok far batean
Edota etxean
zer moduz ttikiak
pintxo eta ardoa
Andre-piruleta
haurtzaro gabea
amatxi madama

Orain utzidazu laztantzen
itsasoko urak bezala
isil-isil, xamur-xamur
itsasoko urak bezala
Inork ez dizu
minik egingo
egon lasai.

Hitzak eta musika: Jabier Muguruza.