Jabier Muguruza Webgunea
Sarrera Kontzertuak Berriak Biografia Diskografia Liburuak Prentsa Argazkiak                     Castellano

Aise Hitzak

1. FRANCES FARMER

Frances Farmer Hollywoodera joan zen
ez zuen han panpina bihurtu nahi izan
hola, bada, nola lortuko zuen arrakasta?
bere amak ere ez zion barkatu.

Zerk bildurtzen zintuen gehien, Frances Farmer?
Zerk egiten zizun min, Frances Farmer?
Zerk betetzen zuen zure kopa, Frances Farmer?
Zer gorrotatzen zenuen gehien, Frances Farmer?

Bizi honen gogortasuna zen, Frances?
Jendearen arinkeria zen, Frances?
Begirada kupidagabe haiek, Frances?
Bera ere zure kontra jartzea, Frances?

Zerk kezkatzen zintuen gehien, Frances Farmer?
Zerk egiten zizun min Frances Farmer?
Zeinekin aspertzen zinen Frances Farmer?
Zer gorrotatzen zenuen gehien Frances Farmer?

Hitzak eta musika: Jabier Muguruza.

2. BENINO EDO BENITO

Neretzako, esan zuen Luigi Lomboso
Napoleko auzo pobre bateko umeak,
pertsonai istoriko guztien artean
zoriontsuena Benino edo Benito da.

Ondo iruditzen zait Caligula
Juan Bautista ere gustatzen zait
bata eroa eta bestea tontua zirelako
baina pertsonai istoriko guztien artean
gehien gustatzen zaidana
Benino edo Benito da.

Galdetu ziotenean nor zen
Benino edo Benito hura
Luigi Lombosok erantzun zuen:

“Bada, Benino edo Benito,
Beleneko artzai hori da,
beti lo dagoena.
Ez da jabetzen bere inguruan
gertatzen denaz.
Ez dauka problema bakar bat ere”.

Hitzak: Jabier Muguruza.
Musika: Txema Garcés.

3. LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE

Nik zita bat nuen
Bernart Etxeparerekin,
baina larehunda piko urtez berandutu naiz.
Harrigarriena da
Bernart Etxeparek itxadon egin nauela.

Euskal poesiaz galdetu didanean
esan diot:
euskaldunek (zeure salbuespenarekin, irakurlea)
ez dute poesiarik leitzen,
etb ikusten omen dute eta
bidaia turistikoak egiten omen dituzte
tropikoetara.

Etb?

Eta Etb zer ote den asmatzen
eta neskameak ekarritako sagardoa
edanez
Axularren zain geratu ginen.

Hitzak: Joseba Sarrionandia.
Musika: Jabier Muguruza.

4. AZKENEAN

Eta idatzi behar dizut azkenean
maitasunezko kanta bat azkenean.
Ez dut esango ezer berririk, badakit.
Ez bilatu, bada, hitz egokirik.
Baina, hori bai, ez da izango gezurrik.

Esango dizut maite zaitut
esango dizut behar zaitut ere,
nahiz eta orain arte ezinezkoa
suertatu izan loreak oparitzea,
nahiz eta orain arte ezinezkoa
suertatu izan zure ondoan lo egitea.

Baina maitasunezko kanta bat azkenean
idatzi behar dizut, bai, azkenean.
Berandu nabilela, badakit
mila aukera izan ditudala badakit
baina, hori bai, ez da izango gezurrik,
maitasunezko kanta bat, azkenean.

Hitzak eta musika: Jabier Muguruza.

5. L´ÉTRANGER

-Esaidazu gizon enigmatiko horrek,
ze maite duzu zuk gehien, zure aita,
zure ama,
zure arreba, zure anaia?
-Nik ez dut ez aitarik, ez amarik, ez
arrebarik, eta ez anairik.
-Lagunak orduan?
-Orain artean niretzat zentzurik izan ez
duen hitza duzu hori.
-Zure aberria?
-Ez dakit zein latitudetan dagoen.
-Edertasuna?
-Oso gustora maitatuko nuke jainkosa
eta hilezina.
-Urrea?
-Gorroto dut zuk jainkoa gorroto duzun
bezala.
-Orduan, zer maitatzen duzu zuk, arrotz,
aparteko horrek?
-Nik lainoak maite ditut, pasaka ari
diren lainoak, han, han urruti, laino
zoragarri haiek.

Hitzak: Charles Baudelaire.
Bernardo Atxagak irakurria.

6. ESKAINTZA

Nire etxera etortzen bahaiz
beti izanen duk
hautsontzi bat
hutsik, txukun
hiretzat.

Nire etxera etortzen bahaiz
beti izanen duk
isiltasun piskat
bilduko duen
gelatxo bat.

Zokoan isil hiretzat
ardo gorri
botila bat
izango duk
berezia.

Galdera gorririk gabe
hire etorria
hautsi gabe
poz pozik hartuko haut.

Hitzak: Iñaki Irazu.
Musika: Jabier Muguruza.

7. JOSHUA´S LULLABY
La nana de Joshua

El mundo es grande Josh
como los coches y los árboles
y corre como las ardillas
por los cables por donde pasan
las voces de tus padres.

El mundo es pequeño Josh
del tamaño del jardín
en el que juegas junto
a Ben, Hanah y Jim
detrás de las miradas de tus padres.

El mundo es uno Josh
y el mismo sol bajo el que hoy te divertías
alumbra ya los barcos y la islas
las ciudades y las rías
donde viven los amigos de tus padres.

Hay muchos mundos Josh
distintos como lenguas y paisajes
y por ellos girará tu propio viaje
de la mano invisible de tus padres.

Hitzak: Nacho Fernández.
Musika: Jabier Muguruza.

8. TXORIMALOAK GIZAKIA NOLA DEN ESATEN DU

Gorputz likatsuak edo dira
aireak mugitzen ez dituena.
Tamaina guztietakoak daude:
handiak, txikiak eta nanoak,
era askotako terrajetakoak
badute mania bat, eta mugitzea da mania hori
hara eta hona mugitzen dira beti,
sortaldetik sartaldera.
Ile motzekikoak ile luzekikoen
atzetik dabiltza, eta erazten dituzte,
eta belar gainean eratzaten dituzte,
eta gainean jartzen dira,
eta mugitzen dira, beti dira mugitzen,
eta, mugitu, ez ditu aireak mugitzen.

Zerua ilundu eta
beraiek eraikitzen dituzten
gordeleku zurietan ezkutatzen dira,
eta zoru parean propio eginak dauzkaten
zulo batzuetatik sartzen dira
eta zenbaitetan, ilundu eta,
haien antzeko errainuak agertzen dira,
ezker-eskuin begiratu eta,
zulo altuenetatik sartzen dira barrura,
eta irten egiten dira ondoren
eta beztasunean aienatzen dira,
mugitzen beti, hara eta hona,
sortaldetik sartaldera.

Eta ni bezala, zutik-barrez gelditzen direnean
kutxetan sartzen dituzte eta harresi altuen atzean gordetzen,
haziak fruturik emango duen esperantzan.
Baina behin gurutzekiko soro horietan
lurperatu eta, ez dute, porruek
eta intxaurrek bezala,
lorerik ez fruturik ematen.
Izango da beharbada, txoriek,
nire etsaiek, altsumak jaten dizkietelako.

Komeniko litzateke, apika, lurrari
bake-bakean lotan uztea
bolada batean, eta soroaren erdi-erdian
gutariko bat jartzea, langile oso,
isil-isilik soro barren horiek zainduko dituena.
Ez naiz ni izango, hala ere,
ipuinarekin korrika joango zaiena.

Hitzak: Inazio Mujika Iraola.
Musika: Jabier Muguruza.

9. GAUEKO BEDERATZIAK

Fernando mandok ostikoz jo du
baloia ilunpetan:
dunba! entzuten da zelaietan
dunba! entzuten da mendietan,
Fernando mandoren baloiak
Gaua pasako du hodeietan.

Hitzak: Juan Kruz Igerabide.
Beñat Muguruzak irakurria.

10. KABINAKO AITONA

Zaharrekin ez du inork hitzegin nahi
hain izaten dira aspergarriak
deskuidoan soldaduska kontuekin
hasten zaizkizu
orduan norekin ari da kabinako hau?
Hamar minutu zai, larri nago
Eta agure hau jotake, pozik hizketan.

Sinpatikoa dirudi baina ez da normala
jotake aitona keinu bizian ari da
eta hamabost minutu badira
tonto tonto kabina ondoan jarrita
“nahikoa da jauna, nire txanda da!”
begiz esaten diot, serio jarrita.

Kontatu didate gizon zintzoa dela
auzoan bere historia denek dakite
nola dirurik sartu gabe egoten den luze
berak dakien norbaitekin hizketan
eta berehala, presaka duen kabina uzten
norbait zain dela denean konturatzen.
Hitzak eta musika: Jabier Muguruza.

11. ITSUSIA DUK

Hemezortzi urte
bete ezkero
itsusia duk
kexari emana
bizitzea gero.

Hire aldeko
elkartasuna
eske ibiltzea
ez duk itxura
hemezortziak ezkero.

Hola eta hola
bizitzak hauela
erabili diok
eta bestera
merezi huela.

Denok ordea
diagu lepo
hik heurea
eta nik neurea
zaigunari eusteko.

Eta gainera, lagun
ez duk batere
ondo gelditzen
kexari ematea
hemezortziak ezkero.

Hitzak: Iñaki Irazu.
Musika: Jabier Muguruza.