Jabier Muguruza Webgunea
Sarrera Kontzertuak Berriak Biografia Diskografia Liburuak Prentsa Argazkiak                     Castellano

Abenduak 29 Hitzak

1. MAITE ZAITUT, EZ
(Kirmen Uribe)

Berrogei urtez labe garaietan lan egin arren,
barru-barrutik,
baserritarra izaten jarraitzen zuen.

Urrian, etxeko balkoian
soldagailuarekin
piper gorriak erretzen zituen

Denak isilarazten zituen
haren ahots ozenak.
Alabak egiten zion soilik aurre.

Ez zuen inoiz maite zaitut esaten.

Tabakoaren eta altzairuaren hautsak
ahots-kordak urratu zizkioten.
Mitxoleta bi hostoak galtzen.

Alaba beste hiri batera ezkondu zen.
Erretiratuak oparia zekarren.

Urteetan lantegitik ebatsi zituen piezak.
Soldagailuarekin
altzairuzko ohea josi zuen, ezari-ezarian.

Ez zuen inoiz maite zaitut esaten.

2. BAINUGELAKO MIRAIA
(Iñaki Irazu)

Gaur goizean
bainugelatik larrugorrian
atera zarenean
zure ondotik
neu sartzean
dena zegoen
diztira bizian.

Lababoaren zuria
toajaren gorria
azulejoen berdea
argiz-argi
joka begia,
hain izan da
harrigarria...

Gero, zera
esango dizute
gure arteko
betiko ezkorrek,
egun ez dela
miraririk izaten
alajaina...

3. BIZITZA, BIZITZA DA
(Bernardo Atxaga)

Bizitza bizitza da,
eta ez bere emaitzak.

Ez mendi baten gailurrean
eraikitako etxe sendoa,
edo etxe horretako apaletan
kokaturiko koroa eta dominak,
urrezkoak edo urre itxurakoak.
Ez hori bakarrik bizitza.
Bizitza bizitza da,
handiena;
kentzen duenak
kentzen du dena.

Ez hiri edo nazio urrunetara
egindako bidaia alaiak,
edo urrun horietan ikusitako
haur, andre eta gizon bitxiak,
ondo edo gaizki fotografiatuak.
Ez hori bakarrik bizitza.
Bizitza bizitza da,
handiena;
kentzen duenak
kentzen du dena.

Ez euriaren hotsa sapaian,
edo kazkabarrarena leihoetan,
ez elurra, ez ilargi ixila,
ez argia bera ere, zoragarria,
uda berokoa edo negu hotzekoa.
Ez hori bakarrik bizitza.
Bizitza bizitza da,
handiena;
kentzen duenak
kentzen du dena.

Ez andre hori edo gizon hura
belarrira xuxurlaka ari zaiguna,
ez gurasoak, ez semealabak,
ez anaiarreba edo lagunak ere,
lehengoak eta betikoak.
Ez hori bakarrik bizitza.
Bizitza bizitza da,
handiena;
kentzen duenak
kentzen du dena.

4. ABENDUAK 29
(Harkaitz Cano)

Hitzordu bat. Adibidez hemen
orri zuri honetan.
Zita baten zain derrigorrezkoak diren
hitzetan pentsatuz, bakarrik.
Beste ezertan ez. Bakarrik hitz horietan pentsatuz.

Jendea pilatzen ari da zubietan
bakarka edateko
binaka edatekoak diren likoreak.

Zaldi karrerak lurpean.

Gabonak dira, laguntza
eskatzen dute trapuzko hartzek
eskaparateetako sasietan harrapaturik.

Bihar belaontzi batek naufragatuko du giza galeren
galerian, baina guri zer.

Ahoko lurruna eta bizarreko lanpernak
kale hauetan ibiltze hutsa
zoriontsu izatearen pareko dela
gogorarazi nahian.


5. ERANTZUNGAILUEN DENDAN
(Jose Luis Padron)

Badirudi mundu guztiak uste duela
nire bizitza ederra dela, benetan ederra,
baina nik ez dut halako bizitzarik eduki.
Erantzungailu bat baino ez dut,
“kaixo” eta “une honetan” esaten duena.

Badirudi mundu guztiak uste duela
xarmangarria naizela, xarmangarria,
baina nik ez dut halako xarmarik eduki.
Erantzungailu bat baino ez dut,
“barkatu” eta “mesedez” esaten duena.

Badirudi mundu guztiak uste duela
zorionekoa naizela, bai, zorionekoa,
baina nik ez dut halako zorionik eduki.
Erantzungailu bat baino ez dut,
“kasu egingo dizut” eta “mila esker” esaten duena.

Badirudi mundu guztiak uste duela
berezia naizela, oso berezia,
baina nik ez dut halako berezitasunik eduki.
Erantzungailu bat baino ez dut,
aproposena goizean, gauean,
galdetu gabe entzuten duena

6. ILUNKERAN
(Gerardo Markuleta, Jabier Muguruza
“Zeta” antzerki obrarako eginiko musika)

Ilunkera alfer nagian,
zer egin zehatz jakin ezik,
telebista pizten dut. Boza
kentzen diot, kentzen distira,
kentzen kolore-kontrasteak.

Lauki ilun haren parean,
ikusirik halako jeinu,
teknika eta elektrika
xahutze alferrikakoa,

hamaikagarrenez hartzen dut
poema liburu zaharren bat,
eta gauaren etorrera
leunagoa izaten da.

7. JAKA ZAHAR BAT
(Iñaki Irazu)

Jaka zahar bat
daukat armairuan
pertxatik zintzilik,
hain zaharra
zahartu egiten nau
begiratu hutsean,
zer esanik ez
bera jaztean...
gutxienez laupabost
urte gehiagoz
hornitzen nau,
gaitzerdi berarekin
kalera egitean
inor ezagunik
topatzen ez banau,
berak ere aspaldikoa
luke eta
nire jaka hori.

Batzutan saiatua naiz
tabernetan-eta
alde egiterakoan
aulkiren batean
nahita uzten,
baina alferrik
izan da hori,
inork ere ez baitu
aintzat hartu
eta hurrengoan bertara
itzuli naizenean
kamareroak eskuan
irribarre batez
ekarria zidan.

Oparian gustora
emango nioke
urrun aldeko
jende txiroa
laguntze alde
atez ate
arropa eske
ibiltzen den
asmo oneko
jende horri
baina azken aldian
ezta horiek ere
ez zaizkit ageri

Halako mesedea
bizitzan
egin ostean
zakarrean
botatzeak
pena ematen dit,
baina zerbait
pentsatu beharko
berria aurki
erostekoa bainaiz,
eta armairuan, berriz,
tokiz urri
geratzen hasia naiz

8. EL DOCTOR
(Alberto Manzano)

Por un instante
se paró su corazón
pero no dijo nada
para no molestar.

Clavado en aquel sillón
de skai rojo
con un alfiler
atravesándole el corazón
tomó la decisión
de ser
su propio cirujano
y curarse él solo.

Tenía 9 años
y se estaba muriendo
pero no dijo nada
para no molestar.

En Sudáfrica
el Dr. Barnard
había hecho el primer transplante
de Frankenstein
en Sudáfrica
miró el mapa
qué lejos estaba!
y no dijo nada a sus padres.

Guardó su dolor
mano en el pecho
guardó su secreto
quería ser doctor.


9. GURE BIDEA
(Jabier Muguruza)

Nahi dut
bildur naiz
ezin nau
loak hartu.
Kalera
aterako naiz.
Ez ahal dira
nire herrian
gorrotoaren iturriak
zabalduko

Txapela jantzi eta badoa

Norena da eguna?
Norena jaia?
Bidea?
Non agortzen
ote da airea?
Esaidazue
zeren diren
hain zailak
galderak
erantzuten

Lagun asko
hasieran
orain berriz
urriago.
Banan banan
atzera egin
“ez da giro”
esan dutelarik
erabakia ong