titulo_menu_liburuak.gif

 
   

Bizitza pusketak

Bizitza pusketak (1996), oso harrera ona izan zuen ipuin laburren bilduma. "Gasteizenparean, errepidearen ertzean lerrokatzen diren farolen argitara gertatu da agerpena: txupa eta galtza beltzez jantzitako neska bat da, euritako gorri baten azpian auto-stopean ari dena. Urte asko dira inor jaso gabe, baina instintiboki frenuazapaldu du, leunki lehenbiziko ukituan eta gogor jarraian, neskagandik bi metrora zegoen putzutik bete-betean pasaz eta ondorioz neskaren larruzko galtzak busti-busti eginda utziz".

Orr: 108
Urtea: 1996
Diseinua eta ilustrazioak: Islada
ISBN: 84-7568-659-1

Gabon Guanito

Juanito Galvez ohean dago bi hilabete eta erdian. Berak ere ez daki zer gertatzen zaion, baina ez du ezertarako gogorik, ezta telebista ikusi edo lagunekin jolasteko ere. Horrela pasatzen ditu egunak eta gauak, joanda bezala, lozorro arin batean. Gau batez, ordea, lagun bitxi baten bisita izango du. Lagun hori gauero hasiko zaio bisitan etortzen, eta Juanito bere gogorik ezaren arrazoiak aurkitzen hasiko da.

Orr: 80
Urtea: 1995
Marrazkilaria: Iñigo Muguruza
Saila: Igelio Igela
ISBN: 84-7568-821-7
Salneurria: 6,40Euro

Laura kanpoan da

Honako hau Jabier Muguruzaren helduentzako bigarren liburua da. Bizitza pusketak (1996) haren jarraipen gisa ere har daiteke liburua. Izan ere, oraingoan ere, bi narraziotan banatutako bizitza pusketa bana baitugu kontagai: Laura kanpoan da eta Mont-de-Marsan. Rock kontzertu baten inguruan harilkatzen da lehenengo narrazio luzea. Bertan Markosen nortasun eta sentsibilitatearen bueltan eraikitako narrazioa da: anaia rockero ospetsu eta liderrarenganako harremanak direla edo Laura emaztearenganakoak direla. Bi mundu Markos ezkonduaren eta rock erradikalaren artekoak. Bigarren narrazioan iparraldeko bar batera lan bila doan pianojolearen peripeziak kontatzen zaizkigu.

Orr: 112
Urtea: 1999
Saila: Narratiba
ISBN: 84-7568-843-8
Salneurria: 9,70Euro

Sebas leihotik begira

Bakarrik geratu zenean, pauso mantsoak eginez logelara itzuli, leihotik begira jarri, eta bere gurasoez gogoratu zen, bere amaz lehenik, eta aitaz gero. Larriturik bere bila ibiliko zirela otu zitzaion, eta ordurako kezkatuta, oso kezkatuta izango zirela. Gero aitonaz oroitu zen, eta eskolako kideez. Ione neskamea ere etorri zitzaion gogora: a zer sustoa hartuko zuen desagertzeaz jabetzean. "Negarrez hasi zen orduan mutiko bakartia, intzirika, eta malko ugari haien artean abandono sentsazioak bihotza zulatzen ziola sentitu zuen". Neskamearekin egunak aspertuta pasatzen ditu Sebasek. Mutilaren bizi-gogoak irudimenezko abenturetan murgiltzen du.

Orr: 64
Urtea: 2001
Marrazkilaria: Jon Zabaleta
Saila: Igelio Igela
ISBN: 84-7568-963-9
Salneurria: 5,95Euro

Sei lagun, sei sekretu

Orain arte niregana jo duzue gertatzen zitzaizuena kontatzeko, eta nik, jakina, asko eskertu izan dut nigan jarri duzuen konfiantza hori, baina pentsatzen egon naiz eta zera proposatu nahi nizuen; sekretuak, orain arte bezala, birenak izan beharrean seirenak bihurtzen baditugu, askoz sekretu handiagoak izango dira dudarik gabe. Beraz, hau kontuan hartuz, nire proposamena klub bat sortzea litzateke, sekretuen kluba, eta bertan seiok bilduko ginateke elkarri gure sekretuak kontatzeko. Ea lagunok, zer iruditzen? Ez al da ideia polita?

Orr: 80
Urtea: 1994
Marrazkilaria: Jon Zabaleta
Saila: Igelio Igela
ISBN: 84-7568-816-0
Salneurria: 6,40Euro

Zubi Misteriotsuan

Ingurumenarekiko kezka azaltzen duten ipuin sail berri bat da. 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzako zuzendutakoa da.

Orr: 12
Urtea: 2001
Marrazkilaria: Manu Ortega
Saila: Sasi guztien gainetik
ISBN: 84-9746-003-0
Salneurria: 3,00 Euro

 
2010 Jabiermuguruza.net
posta@jabiermuguruza.net