Jabier Muguruza Webgunea
Sarrera Kontzertuak Berriak Biografia Diskografia Liburuak Prentsa Argazkiak                     Castellano

Hain guapa zaude! Hitzak

1. ITSASOAK EMANDAKO INDARRA

Nik jada ez dut kemenik itsasora
Partitzeko
Baina portura inguratzen naiz
Oraindik ere Urrutira bidaian abiatzen direnei
Begiratzera.
Txikota lotzen edo askatzen
Laguntzen diet.
Eta harrigarria egiten zait ene
Nekaduran
Beste batzu abiatzea eta, areago, inor
Handik honaino arribatzea.
Bultzatzen dituen indar misteriotsua
Oroitu nahi nuke.

Hitzak: Joseba Sarrionandia.
Musika: Jabier Muguruza.

2. GRAMATIKA DESEGILEA

Beefeater luzeen gau baten ondoren
Gauzak beste era batera ikusi ohi dira.
Tuntun-ni-tuntun-zu, jolasean ibili ziren afari garaian,
Eta azken tabernan musu eman zioten elkarri.
Mutilaren Corsa txuria hartu zuten,
Neskaren etxerantz bidean.
Dena erabakita zegoen.
Mutilak kanta bat prestatua zuen aurretiaz
Bere Blaupunkt irratikasetean,
Trikimailu guztiek huts egingo balute ere.
”J´aime faire l´amour avec toi”.
Neskak kargua hartu zion, txantxetan.
Mutilak bere burua zuritu zuen, serio,
Hain hortera ez zelako aitzakia aterata,
Eta, gainera, aditza ez zegoela ongi erabilita
Haien bien egoerari buruz ari bazen,
J´aime esaten baitzuen
Eta j´aimerais esan behar.
Mutilak neskaren etxe azpian gelditu zuen autoa.
Neska irten egin zen.
Atzetik jarraitzeko keinua egin zuen mutilak.
Neskak, ordea, hatzez egin zion “non”.

Letra: Inazio Mujika Iraola.
Musika: Jabier Muguruza.

3. ZURE LAPURRA

Hain guapa zaude
Ohean lo
Isil bare
Ikara gabe
Gau geldian
Nik ez nahi
Esnatzea ere
Zure ederraren
Lapurra naiz
Goizian goiz
Txintik gabe
Isilgordean
Kale hutsera
Aterako naiz
Ene soan
Bil eginda
Zure aurpegia
Jasoko dut
Inork ere
Ikusiko ez duen
Une batean.

Hitzak: Iñaki Irazu.
Musika: Jabier Muguruza.

4. KONTZERTUAK FRAKASO EGIN DU

Egun txarretako lagunok
Gau onak eman
Eta alde egiten dut.
Errekaudazioa txarra izan da
Errua neurea da. Huts guztiak
Ene gain hartzen ditut
Entzun egin behar nizuen
Cocker musika gehiago
Jo behar nuen
Gustatu egiten da musika hori
Baina egin dudana egin dut
Eta gero urduri jarri
Fox-terrier musika jotzean
Arkua afinatu egin behar da
Jendea ez doa kontzertura
Herioari zaunkaka aditzera
Egun txarretako lagunok…
Lo egin Amets egin
Nire aldetik ene bisera hartu
Eta bi hiru zigarro paketetik
Eta banoa…
Noizean behin har nazazue gogoan
Gero…
Esnatzen zaretenean
Gogoan har foka eta izoki musika
Musika hori jotzen duena
Gauez Itxas ertzean
Egun txarretako lagunok
Gau onak eman
Eta alde egiten dut
Lo egin Amets egin
Ni banoa.

Preverten poema batean oinarritua.
Musika: Jabier Muguruza.

5. ETXERA BERANDU HELTZEAN

Etxera berandu heltzean
Andreak itaun zakarrean
Non arraio ibilia nintzen
“Ez al dakizu bada
Hamar lapur narruk
Bahitu egin nautela
Gorriak ikusi ditut, zera”
“Ez idazu esan gizona!
Eta ni bitartean hemen
Ezer ere jakin gabean
Zurekin haserre batean
Beti bezalaxe tabernan
Lagunekin lotua zinan!
Koitadu hori, kontaidazu dena!”
“Haietako bati ustegabean
Aiztoa agudo kenduta
Atzean jota utzita
Ziztuan dut hanka egin
Nondik nora enekiela
Elefante txuri batekin
Egokitu naiz bidean…”
“Elefante txuria diozu?
Nora bada eramana ote
Lapur narru nazkante…
Nik harrapatuko banu!
Eta zer egingo dugu orain
Etxea hain txikia izanik
Elefantea ezin sarturik?”
“Lasai andrea, zirko batean
Utzia dut badaezpadan
Eta suerte piska batekin
(Bertan) onartuko digute
Dohan emango dizkiguten
Sarrera batzuen alde
Ondo baderitzozu, beti ere”
“Niregatik bada konforme
Baina, aizu, eser zaitez
Akitua egon behar duzu,
Afaria prestatuko dizut
Goxo bai goxoa, eta gero
Bere baitan har zaitzan
Loari eskatu behar diozu…”

Hitzak: Iñaki Irazu.
Musika: Jabier Muguruza.

6. EL PUEBLO GUAPEAO – HERRI APAINDUA

La gente lleva flores
Y las miradas de colores
Los calcetines blancos
Y las amapolas colorás
Y háblale a la gente
De las cosas que sólo tú sientes
Y nunca te arrepientas
De llevar en la cara
lo que piensas

Eta udaletxe berrian
Gaur ere badugu ezkontza
Salud y libertad
Y el pueblo guapeao
Herri apaindua…

Hitzak eta musika: Kiko Veneno.

7. NESKA

Neska polita
Beltzarana, argia
Bederatzi bat urte,
Aldian, aldian
Begia ubel
Eskolara zana,
“Erori egin naiz”
Esaten zion
Goizean maisuari
Senarra ez beste
Gizon batekin
Amak izana,

Bananduak
Bizi izan ziren
Denbora batean
“Igande honetan
Anai arrebak
Bodara doatzi
Baina ni etxean
Lotuko naiz,
Ez omen dut
Joateko eskubiderik…”

Hitzak: Iñaki Irazu.
Musika: Txema Garcés.

8. BIKOTE GAZTEA

Bikote gazteak, aspaldiko partez
Etxetik kanpo, afaltzera egin du.
Jatetxe batera, nahiko bildua,
Garai batean ohikoa zutena,
Dotore jantzita, harantza abiatu,
Gizonak, telefonoz, erreserba egina du.

Atetik sartzean, zenbat oroitzapen
Gogora etorri zaizkien,
Zerbitzariak irritsu, gau onak eman
Eta mahai txiki bat iradoki die,
Beti jaten zutena eskatu
Eta zaharrak berritzen hasiak zaizkigu,
Baina lehen platerarenak
Egin baino lehenago ere
Etorria eten, une luzean
Isiltasun batek jo eta
Ezustean harrapatu ditu
Buruz buru, besterik gabe,
Bata bestearen aurrean daude.

Bapatean telefono hotsa
Komedore osoan zehar
Gizonaren mugikorra da eta
Ekin dio deiari, eskuan hartuta
Eta andreak gogoratu du
Hots bat espero zuela
Deiak luzerako eman du
Bigarren platerakoan ere
Irri xamur bat elkarri tarteka
Postrerik nahi ez, kontua eskatu
Eta kontent kontent, biek
Etxerako bidea dute hartu.

Hitzak eta musika: Jabier Muguruza.

9. CASA DE PEDRA

Sombras levadas polo vento
A lua dunha estrada secundaria
Aquel corazón cansado que deixou
A noite. Será mellor durmir un pouco.
Ponse a chover. Sempre chove
Cando ti morres.
Se eu puidera detería
O tempo xusto nos teus ollos conmovidos.
Recuperar os trazos da tarde.
Utilizar Unha feliz expresión.
Viaxar a un Diccionario de palabras aladas.
Teño toda a casa pra mín.
Voute convidar a almorzar.

Hitzak: J. Luis Padron.
Musika: Jabier Muguruza.

10. BELARRI GARBIKETAN

Gaur,
Eskuineko belarria garbitzen ari nintzela,
Hirekin akordatu naun
Toulouse ikusi dinat,
Hire islada kafe batean,
Igandea azokan ahantzia,
Hertsirik hoteleko gortinak,
Eta trenetik urruntzen
Geltokia Ondoren,
Ezkerreko belarria hasi naiz garbitzen.

Hitzak: Ion Aiastui.
Musika: Jabier Muguruza.

11. BIZITZA BI (TXIRRITA FLAMENKOA)

“Lapur txikiak kastigatzeko
Nonahi badago kartzela
Haundiak hor ikusten ditut
Paseoan dabiltzala”

Ene aurreneko bizitzan
Ohostu nituen bi moto
Eta segituan ostikoka
Eraman ninduten preso
Gartzelan SIDA harrapatu nuen
Munduari esanez adio
Eskerrak suerte handiz
Berpiztu egin nintzen gero

Lapur txikiak…

Berpiztu eta hurrena
Ene bigarren bizitzan
Negozio bati ekin nion
Azkarrago ibili nintzen
Diputadu batekin saltsan
Inmobiliariekin dantzan
Ezkonduta bista handiz
Aberats bihurtu nintzen.

Hitzak: Jabier Muguruza.
Musika: Mikel Azpiroz.